Enkarterri eta Karrantza Harana

valle de karrantza

Enkarterri eskualdea Bizkaiko alderik mendebaldarrena da eta Kantabria eta Burgosekin egiten du muga. Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza harana, Lanestosa, Muskiz, Ortuella, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla udalerriez osatuta, eskualde honek paisai ikaragarriak eskaintzen dizkigu, Historian barrena ibilbide bat egiteko aukeraz gain, bere ondare kultural aberatsari esker. Erromatarrek jada gertakizun hori ikusi zuten, eta Enkarterri zeharkatu eta Castro Urdialesen itsasora iristen zen galtzada bat eraiki zuten.

Lanestosa haranaren alboan 2 haran daude: Karrantza (Euskadi) eta Soba (Kantabria). Ibilbide ugari dago Karrantzako harana oinez ezagutzeko eta landaredi oparoaz eta bisitariari eskaintzen dizkion bista ederrez gozatzeko. Armañon parke naturaletik haranaren ikuspegi panoramikoa izango dugu, ikaragarrizko mendigune harritsuen babespean zabaltzen diren artadiz, pagadiz eta hariztiz osatzen dena. Kare-formazioak 200 kobazulo eta amildegi baino gehiagoren etxe dira, eta horien artean Pozalaguako kobazuloa nabarmentzen da, bere estalaktita bitxiekin. Izadiaz gozatzeko, baina baita horretaz ikasteko ere, Karpin Abentura dago, 200 animalia baino gehiago duen hogei hektareako finka. Parke horretatik gertu, San Andreseko eliza ederretsi dezakegu, aurkitu berri diren Errenazimenduko pinturekin eta Masoien hainbat ikurrekin apainduta dagoena, eta egun museoa dena.

cabezera box

pinya

Turismo Activo

nor3 logo 200x142

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

606 808 018
606 700 207

Manuela Sainz de Rozas, 1

48895 (Lanestosa)

Teléfono: 94 680 61 16

Fax: 94 610 69 00

ENVIAR E-MAIL