TURISMOA

Lanestosa hiribilduak badu zer eskaini gure udalerria ezagutzera animatzen den guztiari. Bere kokapen geografiko pribilegiatua, natura zein estrategia aldetik begiratuta, eta bere historia aberatsa dira bisitaria harrituko duen eskaintza turistikoaren oinarrizko osagaiak. Aurkitzeko eta gomendatzeko lekua da.

Udalak hiribildua ezagutzen era erraz eta entretenigarrian lagunduko duen gida oso bat eskaini nahi izan du. Horretarako, Lanestosak bere 1,25 km koadrotan gorderik duen guztia ezagutzea ahalbideratuko duten hiru ibilbide turistiko prestatu ditugu. Hau da gure ondarerik onena, denboran zehar zaintzen jakin izan duguna eta gaur harrotasunez erakusten dizuguna.

Aukera ezazu interesgarrien duzun ibilbidea eta goza itzazu egonaldia zein lanestosarrek beti egiten duten harrera atsegina.

 

Izenburua Egilea
Autokarabanak aparkatzeko Ayuntamiento Lanestosa
  • EZAGUTU HIRIBILDUApanoramica 48 copia

    Lanestosak Erdi Aroko hirigunea denboran zehar bere horretan mantentzea lortu du. Bere hiri-sareko kaleska estuak bide zuzen gisa diseinatu ziren eta zati gehienak harriz eginak daude. Horietan oraindik dira elkarren ondoan XVII. eta XVIII. mendeetako errege-jauregiak eta balkoi luze ikusgarriak dituzten herritar xumeen etxeak.

    Gehiago irakurri...

  • turismo activoTURISMO AKTIBOA

    Lanestosak bereizgarririk badu, turismo aktiboan aritzeko paradisua izatea da. Denboran zehar mantendu duen inguruak bildua, natura, fauna eta landaredia dira bere protagonista nagusiak.

    Gehiago irakurri...

  • danzas copia

    JAIAK ETA OHITURAK

    Dantzariek eta udal segizioak laguntzen dute goizean amabirjina prozesioan frontoiraino,eta arratsaldean berriz irteten dira atez ate eskean, dantzan eta bizilagunei goraka.

    Gehiago irakurri...

  • turismoTURISMO ZERBITZUAK

    Lanestosan, paseatzeko eta kirola egiteko denboraz gain, hango tabernez eta jatekoez gozatzeko denbora ere atera daiteke. Udako egunetan, udal igerilekua dugu freskatu ahal izateko.

    Gehiago irakurri...

  • KOBENKOBA

    KOBENKOBA

    Kobenkoba gizakiak bere lehen kezka artistikoak adierazi zituen inguru berean, kobazulo batean, kokatuta dagoen Europako Paleolitoko labar-artearen lehen interpretazio zentroa da.

    Gehiago irakurri...

  • burdiinmendiBURDINMENDI

    Lanestosako Udalak, beste udal eta babesle batzuekin batera, hezkuntza-parke horren egitasmoa bultzatu du. Parkearen helburua Bizkaian mendebalderen dagoen eskualdeko kultur tradizioak ezagutaraztea da. Izan ere, historia, tradizio eta natura ingurune aberastasun harrigarriak ditu lur honek, baina oso ezezagunak.

    Gehiago irakurri...

  • turismo desde lanestosaTURISMOA LANESTOSATIK ABIATUTA

    Lanestosa toki pribilegiatuan dago, ordu erdi baino gutxiago beharko genuke Kantauriko uretan bainatu ahal izateko, haran ikaragarriak ikusteko eta hainbat jardueraz gozatzeko txikienekin. Toki liluragarria inguruaz gozatzeko.

    Gehiago irakurri...

cabezera box

pinya

Turismo Activo

nor3 logo 200x142

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

606 808 018
606 700 207

Manuela Sainz de Rozas, 1

48895 (Lanestosa)

Teléfono: 94 680 61 16

Fax: 94 610 69 00

ENVIAR E-MAIL