JAIAK ETA OHITURAK

las nieves

ELURRETAKO ANDRA MARI (abuztuak 5)

Urtero, abuztuaren 5ean, inguru honetako jairik ezagun eta animatuenetako bat ospatzen da hiribilduan. Lanestosarrak eta inguruko herri guztietako bisitariak bertaratzen dira egun horretan. Musika taldeak zuzenean aritzen dira Plaza Berrian, eta ume zein nagusiek gaueko ordu txikiak arte gozatzeko aukera izaten dute. Jai hau herriko txoko guztietara zabaltzen da eta pozik ospatzen dute, lanestosarrentzako urteko egun garrantzitsuenetako bat da eta.

Ospakizun hau dela eta, kaleak arku loretsuen dantza ikusgarriaren agertoki bihurtzen dira. Ez dakite noizkoa den, baina agiri batzuek 500 urte baino gehiago ematen dizkiote. Dantza ikusgarri hau gizonezkoek dantzatzen dute, jantzi zuri eta gerriko eta lepoko zapi gorriz jantzita. Tradizioaren arabera, horiek norberaren amak edo andregaiak opatuak izan behar dute. Dantzariek izugarrizko trebetasunez astintzen dituzte arkuak, pausorik galdu gabe eta arkuen txirikordatze eta trukaketa eragiten duen aurrera-atzera metodiko batekin. Arkuak basa-laharraren zurtoinez edo hurritzezko makilez eginda daude, 2,5 eta 3 metroko luzeak dira, eta zetazko paper koloratuz egindako mendelekin apainduta daude.

Dantzariek eta udal segizioak laguntzen dute goizean amabirjina prozesioan frontoiraino,eta arratsaldean berriz irteten dira atez ate eskean, dantzan eta bizilagunei goraka.

Dantzari kopurua bakoitia da beti dantza honetan, eta jatorriz edo jaiotzaz lanestosarrak diren gizonezkoek baino ez dute dantzatzen. Eta hori ez da erraza, Lanestosak 300 bizilagun baino gutxiago duela kontuan hartuta.

SAN ROQUE (abuztuak 16)

Urtero, abuztuaren 16an, San Roqueren Jaia ospatzen da. Antzinako ohitura honek 500 urte baino gehiago dauzka. Hiribilduko Elizan dagoen plaka baten arabera, herriak jai hau ospatzeko konpromisoa hartzen du, eta agindu honen arrazoia da, historiaren arabera, Santu honek alboko herri guztiak jo zituen izurrite batetik libratu zuela Lanestosa.

Gaur egun ospatzen den jaia oso herrikoia da, eta nabarmentzekoa da hiriko kaleetatik egiten den Santuaren prozesioa, Santua bera herriko pertsona nagusienek eramanda egiten dena.

Jarraian pertsona guztiak biltzen dira herriko enparantzan, ermandadeak goizeko lehenengo orduetatik prestatu dituen 3.000 pintxo baino gehiago dastatzeko.

Arratsaldean, dantzaldiak girotuta, lanestosar guztiak biltzen dira frontoian, berriro herri-askari handi bat ospatzeko, musika dantzagarria goizeko orduetara arte luzatzen delarik.

Egun osoko giroa guztiz atsegina izan ohi da eta hiribilduko jendea irrikatzen egoten da urte osoan zehar.


cabezera box

pinya

Turismo Activo

nor3 logo 200x142

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

606 808 018
606 700 207

Manuela Sainz de Rozas, 1

48895 (Lanestosa)

Teléfono: 94 680 61 16

Fax: 94 610 69 00

ENVIAR E-MAIL