Posta Bulegoa

Posta bulegoa: bidaltzeko eskutitzak uzteko eta jasotakoak biltzeko establezimendua.

Friedenspostreiter 1648

Ez dakigu Lanestosako posta bulegoa (1779-1855) noiz sortu zen zehazki, baina edozein kasutan, 1779 eta 1799 artean. Ordura arte Laredok artatu zuen Lanestosako ingurua. XIX. mendearen lehen erdian, posta-trafiko handia izan zuen. Izan ere, emigrazio handia (penintsulara zein Ameriketara joanak) zuten eskualdeak zentralizatzen zituen, eta emigrante horiek merkatari aberatsak ziren, euren Kantabriako edo Bizkaiko sorterriekin eskutitz bidez komunikatzen zirenak sarritan.

1799 arteko Lanestosako oso marka gutxi ezagutzen dira, eta 1779tik aurrera postetxeen zerrenda ofizial bat dagoen arren, Lanestosa ez da agertzen. 20 urte haietan jatorri-markek posta-mugapenaren izena besterik ez zuten jasotzen, kasu honetan BIZKAIA, eta Laredo eta Lanestosa arteko markaren mugapena ez dago argi.

Lanestosa % 15aren menpeko administrazioa zen eta, Laredorekin batera (Laredo zen soldata finkodun administrazioa), Burgoseko nagusiaren menpe zeuden administrazioari dagokionez. Hala ere, banaketa eta posta-tarifei dagokienez, biak zeuden Bizkaiko jaurerriaren baitan.

XIX. mendearen lehen erdi luze hartan, honako herri hauetako posta jasotzen eta bidaltzen zen Lanestosan: Arredondo, Castro Urdiales, Guriezo, Islares, Ontón, Ramales, Rasines, Udalla, Matienzo, Riva, Ogarrio, Limpias, Ampuero, Argoños, Colindres, Gibaja, Ruesga eta Soba haranak eta Bizkaiko Villaverde de Truciosen enklabea. Horiez gain, Bizkaiko Turtzioz eta Karrantza harana udalerrietakoa.

img001610 6

Lanestosako posta bulegoa 1854ko otsailaren 15eko Errege Dekretu bidez itxi zen. Dekretu horren bidez, aurreko mugapenak bertan behera utzi ziren eta banaketa berri bat sortu zen maiatzaren 1etik aurrera. Postetxeen zerrenda berrian ez dago Lanestosa, eta bere ordez Ramales agertzen da, gure hiribildutik 7 kilometrora dagoen udalerria.

Pascual Madozen El Diccionario Geográfico-Estadístico de España y Portugal hiztegiaren arabera, 18747an igande, asteazken eta ostiraletan jasotzen zuen posta.

1854ko iraila eta urria bitartean, data jartzeko ordura arteko zigiluen ordezkoak banatu ziren apurka-apurka. Ramalesek urtebeteren buruan jaso zuen lehenengo zigilua eta, beraz, eskualdeko posta guztia Baeza de Lanestosako 1842ko datagailuarekin markatu zen. Lanestosako azken eskutitza 1855eko urriaren 9koa da eta Ramalesekoa, berriz, 1855eko urriaren 21ekoa. 1855etik gaur egunera, Lanestosa izan da gure posta bulegoa.

cabezera box

pinya

Turismo Activo

nor3 logo 200x142

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

606 808 018
606 700 207

Manuela Sainz de Rozas, 1

48895 (Lanestosa)

Teléfono: 94 680 61 16

Fax: 94 610 69 00

ENVIAR E-MAIL