Elkarrekin

Zer da Elkarrekin?

Elkarrekin Karrantzako eta Lanestosako udalek sustatutako proiektu bat da. Zehazki, ibilgailu pribatua bidaia bat egiteko partekatu nahi duten pertsonak elkartzeko erraztasunak ematean datza.

Helburuak:

  • Karrantzako eta Lanestosako herritarrei beste aukera baterako erraztasunak ematea joan-etorriak egiteko, mugikortasunaren arloko iraunkortasun-neurriak kontuan hartuta.
  • Ibilgailu pribatuek sortutako kutsadura eta energiaren kontsumoa murriztea.
  • Eremu publikoaren erabilera hobetzea.
  • Dirua aurreztea kostuak partekatuz.
  • Baliabideak optimizatzea sinergiak aprobetxatuz.

Noiz:

Bidaian joateko, lanera joateko, unibertsitatera joateko, bidaia esporadiko bat egiteko, bidaia jarraitua egiteko eta abar.

Zertan datza funtzionamendua?

Zure datuak eman ondoren, batez ere telefono-zenbakia, Whatsappeko talde baten barruan sartuko zaituzte. Taldeko boluntario batek kudeatuko du hori. Taldeko iragarkietan zerbitzuaren eskaintzak besterik ez da agertuko.

Norbaitek harremanetan jarri nahi badu gidariarekin, pribatuan egin beharko du, lekua gordetzeko eta abar. Iragarkian honako hauek jaso beharko dira: autoaren marka eta modeloa, jatorria eta helmuga, irteera-ordua, bidaiaren maiztasuna, leku libreak eta prezioa.

Gidariak jartzen du prezioa libreki. Oro har, joan-etorriko gastuak kalkulatzen dira eta ibilgailuaren plazen artean banatzen dira, gidaria alde batera utzita. Eta, oro har, km-a 0,15 euroren truke kalkulatzen da. Baina hori ausazkoa da, autoko jabeak zehaztuko baitu ibilbidearen prezioa.

Ordainketa eskudirutan egingo da, ibilbidean bertan. Bidaiariak diru-kopuru justua eraman beharko du gidariari ordaintzeko.

Gidariak eta bidaiariek hitzartutako lekuan egon beharko dute gutxienez irteera-ordua baino 5 minutu lehenago. 5 minutu itxarongo zaie iritsi ez diren bidaiariei, eta horiek iristen ez badira, telefonoz deituko zaie zer gertatu den jakiteko. 5 minutu gehiago itxaron ahalko zaie. Denbora gehiago itxaron nahi izanez gero, bidaiariek hala adostuta izan beharko du, baina euretako batek erabakitzen badu ez itxarotea, ez da itxarongo.

Zeintxu dira betebeharrak?

Gidari

  • Hitzartutako orduan egotea zehaztutako lekuan.
  • Autoa egoera onean izatea, eta IAT gaindituta.
  • Zuhurtziaz gidatu beharko du, zirkulazio-arauak betez.

Bidaiari

  • Hitzartutako orduan egotea zehaztutako lekuan.
  • Gidaria bidaiarien esanetara dagoen taxilari gisa ez hartzea.
  • Ezin du gidari ezberdinekin bidaia bakar baterako konpromisoa hartu.
  • Ezin da eskatu norberaren beharretara erabat egokitzea (esate baterako, 20 km desbideratzea edo nahi duten lekuan geldialdiak egitea).
  • Ezin da prezioa negoziatzeko ahaleginik egin.
  • Ez da gidariaren kotxea zikindu behar.
  • Garbi joan behar da.
  • Eskudirutan ordaindu behar da, bidaiariak diru-kopuru zehatza eraman behar du, eta, batez ere, ezin da gidariari ordaindu gabe alde egin…

Nola eman dezaket izena?

La inscripción al programa se puede realizar de forma presencial en los ayuntamientos de Karrantza y Lanestosa. O a través del siguiente formulario de inscripción

 

cabezera box

pinya

Turismo Activo

nor3 logo 200x142

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

606 808 018
606 700 207

Manuela Sainz de Rozas, 1

48895 (Lanestosa)

Teléfono: 94 680 61 16

Fax: 94 610 69 00

ENVIAR E-MAIL