• lanestosa
  • valle
  • ovejas
  • panoramica
  • indianos
  • balconada
  • dantzaris

HIRIBILDUA EZAGUTU

Harrituko zaituzten 3 ibilbide prestatu ditugu.

 

TURISMO AKTIBOA

Lanestosa, naturan egiteko kirolaren paradisua. Ezagutu gure proposamenak. Bazatoz?
 

GALERIA

Ezagutu gure hiribildua bere irudien bitartez..

 

Hasiera

Lanestosa hiribildua Bizkaiko udalerririk txikiena da, 1,25 km koadro baino ez du eta. Probintziaren mendebaldeko puntan dago, Enkarterri eskualdearen barruan. Bizkaiko bazter eta Euskadiren mendebaldeko muga. Bizkaiko lehen hiribilduetakoa da.

Kokapen pribilegiatua du, ingurunea aldapa asko dituen haran estuak mugatua. Aldapa horiek La Mortera eta Peña del Moro mendi tontorretan hasten dira. Calera ibaiak ematen dio ura, itsaso-gaineko 289 metrotara. Bizkaiko Karrantza eta Kantabriako Soba udalerriak ditu mugakide.

Lanestosak Hiribildu titulua 1287ko ekainaren 5ean jaso zuen Bizkaiko Jaun Lope Haroko Kondearen eskutik. Pribilegio hori, Gaztelatik itsasora Los Tornos mendatetik heltzeko bide naturalak arautzeko interesak ekarri zuen. Bideko toki izateko sortua, bere izaera ondo mantentzen jakin du denboran zehar.

Bere hirigunean Erdi Aroko osagai nabarmenak ikus daitezke eta bertakoak saiatzen dira beste guztiengandik bereizten duen denboraz kanpoko itxura mantentzen.

 

cabezera box

pinya

Turismo Activo

nor3 logo 200x142

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

606 808 018
606 700 207

Manuela Sainz de Rozas, 1

48895 (Lanestosa)

Teléfono: 94 680 61 16

Fax: 94 610 69 00

ENVIAR E-MAIL