ENPLEGUA ETA TOKIKO GARAPENA

Udalak zerbitzu publikoa ematen du, eta horren xede nagusia ekonomia- eta gizarte-garapena sustatzea da. Horretarako, tokiko baliabideak indartzen ditu, bai eta lan munduan txertatzea eta enpresa ekimenak bultzatu ere.

 

EKINTZAK:

 

Autoenplegua.

Enpresa ekimenei aholkuak eta sostengua eman. Zerbitzu horren bidez, jadanik martxan dauden enpresei zein etorkizuneko enpresariei beharrezkoa duten informazio guztia ematen zaie enpresa-jarduerak abian jartzeko.

 

Negozio plana egiten laguntzea.

Laguntzei eta diru-laguntzei buruzko informazioa.

Lokalak eta lurzorua bilatzea.

Lortzea errazagoa izan dadin, lanean dauden autonomoei aholkuak ematea laguntzen eta diru-laguntzen inguruan, eta izapideak egitea.

Udal esparruko proiektuak garatzea.

Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, LANBIDEren eta udal korporazioaren arteko hitzarmenen abaroan, 

Enplegua lortzera zuzendutako prestakuntzari buruzko informazioa ematea eta sustatzea.

Elikagaien manipulatzaile izateko eta enpresak kudeatzen jakiteko ikastaroak antolatzea, autoenplegua sustatze aldera. Abian dauden ikastaroei buruzko informazioa ere ematen da.

Udalerriko elkarteek bultzatutako prestakuntza eta aisialdiko ekintzei sostengua ematea.

 

Harremanetan jartzeko, deitu 946671851 telefono-zenbakira edo idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

KZ Gunea

logoKZ

Lanestosako Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin batera, KZ Gunea proiektuari hasiera eman zion: zentro publikoak dira, eta prestakuntza eta interneterako sarbidea doan ematea du helburu.

2002ko azaroaren 22an Lanestosako zentroa inauguratu zen. Udal liburutegian dago eta hiru ordenagailu ditu. Ordenagailu guztiak punta-puntakoak dira teknologia aldetik, eta interneterako konexioa dute.

Gaur egun zentroak 40 erabiltzaile inguru ditu, sarean konektatzeko, prestakuntza ikastaroetara joateko eta internetekin zerikusia duten beste jarduera batzuei ekiteko etortzen dira gehienak.

Argibideak eskatzeko:

Iratxe Maruri (Lanestosako KZ guneko tutorea)

Tel.: 94 656 00 27

Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Irekiera ordutegien berri izateko, sakatu hemen

 

 

Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa

logo.omicSail honek Enkarterriko kontsumitzaileak era pertsonalizatuan artatzen ditu, eta erabiltzaileen kontsultak eta kexak jasotzen ditu. Lanestosak ez du bezeroei laguntzeko ordutegi finkorik.

Arduraduna Udalera joaten da telefonoaren edo posta elektronikoaren bitartez jasotzen dituen eskaeren arabera.

E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Telefono-zenbakia: 94 667 18 52

cabezera box

pinya

Turismo Activo

nor3 logo 200x142

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

606 808 018
606 700 207

Manuela Sainz de Rozas, 1

48895 (Lanestosa)

Teléfono: 94 680 61 16

Fax: 94 610 69 00

ENVIAR E-MAIL