Zerbitzu turistikoak

OSTATUAK

albergue copia
Udal aterpetxea udalerriaren erdigunean dago, natur ingurune paregabean, Lanestosako sarbideetatik hurbil, igerilekuen alboan eta udalerria zeharkatzen duen errekak inguratuta.
 
Oregi etxean taberna eta jatetxea ere badaude, baina horien funtzionamendua ez dago aterpetxearen mende. Enkarterriko ohiko baserria da, harriz eta egurrez egina eta guztiz eraberritua. Hiru solairu zabal ditu igogailu baten bidez lotuta, eta aparkatzeko eremu handia dago.
 
Beheko solairuan jatetxea eta taberna daude, eta lehenengoan lau logela bikoitz eta minusbaliatuentzat egokitutako beste logela bat. Goiko solairuan 32 ohatze eta komunak daude, Lanestosara hurbiltzen diren pertsonen artean partekatzeko.

 

Casa Oregui - Negrete, 47 

LANESTOSA - (BIZKAIA)
Tel. 654 94 14 57

TABERNAS

  • La TabernaEstablezimendu hau Mirabueno Plaza politean dago. Terraza handia dauka eta erraza da inguruan aparkatzea. Gazte, musika eta lasaitasun giroa da nagusi. Topagunea da, eta asteburuetan pintxo, zati, ogitarteko, hanburgesa eta sandwich ugariak dasta daitezke, eta raba gozoak ere ez dira ahaztekoak.
  • bar rosi 2Lanestosako herrigunean bertan dago, Plaza Zaharrean, eta 100 urte baino gehiagoko historia du. Gure bodegan lokala bezain zaharrak diren likore botilak ditugu. Halaber, bezeroei inguruetako kaferik hoberena eskaintzen diegu, 50 urte baino gehiago dituen kafe-errota erabiltzen baitugu. Goizero-goizero, gure barra inoiz dastatu duzun tortilla pintxo hoberenekin apaintzen dugu, eta hauxe da garrantzitsuena: ez zara inoiz gose ez egarri irtengo, eta beti irtengo zara kontent.

     
     

  • abaceriacopiaReal kalean dago, 4. zenbakian.
  • la PampaJulián Presa Fernández Plazan dago, 6. zenbakian.

UDAL IGERILEKUAK

 

PISCINAS-MUNICIPALES

Denboraldia: ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean. Ordutegia: 11:30etik 19:30era bitartean.

 

RÍO CALERA JOLAS GUNEA

 

Area calera copia

Jolas instalazioak itxura atsegineko esparru txukunean daude. Horren inguruan udaletxea dago, bai eta eskolak, pilotalekua eta Calera ibaia ere, guneari izena eman diona.

 

 

 

 

 

 

PUENTE DEL FOSCO JOLAS GUNEA

foscolittleUdalak orain dela gutxi egokitu zuen jolas gune hau. Calera ibaitik gertu dago, ur-jauzi eder baten ondoan eta Puente del Fosco izenekin ezagutzen den tokiaren parean.

Oso leku atsegina da atseden hartzeko ibaiari begira, eta zurezko banku eta mahaiak ere badaude. Halaber, barbakoak egiteko parrillak daude, eta kirola egin nahi duen orok erabil ditzakeen gimnasia aparailuak ere bai.

 

 

cabezera box

pinya

Turismo Activo

nor3 logo 200x142

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

606 808 018
606 700 207

Manuela Sainz de Rozas, 1

48895 (Lanestosa)

Teléfono: 94 680 61 16

Fax: 94 610 69 00

ENVIAR E-MAIL