Historia Orokorra

HERALDICA 3

En el nombre de Dios, é en la su piedad, Padre é Hijo é Espiritu Santo. Yo Don Lope Conde de Haro é Señor de Vizcaya en uno con mi hijo Diego López facemos esta Carta á los pobladores de la Fenestrosa, también á los que han de venir, como á los que son, á todos sean paz é buenos tiempos.

Horrelaxe hasten da Lanestosak, 1287ko ekainaren 6an, Bizkaiko Jaun Lope Harokoaren eskutik Hiribildu titulua jaso zueneko Hiri-gutuna. Pribilegio hori Los Tornos mendatean zehar Gaztelatik itsasora joateko bide naturalak arautzeko interesaren ondorioa da. Diego Lope Harokoak hiribildua sortu zuenean, populazio egonkor bat finkatu nahi zuen aspalditik asko erabiltzen zen eta jaurerritik kanpo zegoen bide baten alboan: Burgosko mendiak eta Kantauri itsasoa batzen dituen bidea.

Lanestosako biztanleriaren gehiengoak nekazaritza eta zerbitzuen arloetan lan egiten du. Oso gutxi dira industrian eta eraikuntzan jarduten direnak

CARLOS V copia

Erdi Aroko jatorria hoberen islatzen duen Enkarterriko hiribildua da. Bere hiri-sareko kaleska estuak bide zuzen gisa diseinatu ziren eta zati gehienak harriz eginak daude. Horietan oraindik dira elkarren ondoan XVII. eta XVIII. mendeetako errege-jauregiak eta balkoi luze ikusgarriak dituzten herritar xumeen etxeak, lorez beterik egon ohi direnak.

Hiribilduko historian, une garrantzitsuenetarikoa Karlos V.a enperadorea Laredo hiribildura iristean gertatu zen, 1556eko irailaren 26an. 40 urtetako erregealdiaren ostean, Karlos V.a Yusteko monasteriora joan zen eta han hil zen 1558ko irailaren 21ean. Bere bizitza gorabeheratsuko azken bidaian, Ason ibaiaren arroan gora joan zen Laredo hiribildua eta Burgos batzen zituen bidean zehar, Los Tornos mendatetik igaroz. Horixe izan zen, hain zuzen, erretirorako ibilbidearen lehenengo etapa.

Gaur egun erregearen jaiotzaren 5. mendeurrena ospatzeko ibilbidea egiteko aukera dago, eta ibilbide honetako lekurik garrantzitsuenetako bat Lanestosa da. Izan ere, historiaren arabera, noble honek gaua Real kaleko Colina jauregian egin zuen.


cabezera box

pinya

Turismo Activo

nor3 logo 200x142

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

606 808 018
606 700 207

Manuela Sainz de Rozas, 1

48895 (Lanestosa)

Teléfono: 94 680 61 16

Fax: 94 610 69 00

ENVIAR E-MAIL