KOBENKOBA- LABAR-ARTEAREN INTERPRETAZIO ZENTROA
KobenKoba kultura- eta turismo-proiektua da, Los Judíos leizea (Lanestosa erdigunetik KobenKobara 15 minutu dira oinez, eta ibilbidea seinaleztatuta dago) Paleolitoko labar-artearen Europako lehenengo interpretazio zentro bihurtu duena.
Koba honek lurpeko ibilbidea dauka eta bertara sar daiteke. KobenKobak aukera paregabea ematen dio bisitariari Paleolitoko mundua benetan ezagutzeko; bertan, era ludikoan ezagut daiteke Gizateriaren lehen artea, kontinente osoko haitzuloetako hormetan eta harri azaleratzeetan islatu baitzuten duela 35.000 eta 10.000 urte bitartean.