Berriak

Lanestosak parke biosasungarria estreinatu du

Herritarren artean, eta bereziki adinekoen artean, bizitza osasungarria eta kirola sustatzeko asmoz, Udalak kirola egiteko makinak jarri ditu Enkarterriko herri honetako zenbait leku estrategikotan.

Hasiera batean, Udalak kirola egiteko hiru makina jarri zituen, eta egun hauetan beste hiru jarri ditu Lanestosako hondakin-uren araztegiaren ondoko Entrambosríos parkean.


Gure udalerrietara zirkuitu biosasungarriak iritsi direnez, Lanestosak aukera hori aprobetxatu du hainbat aparatu erosi eta, hala, hiribilduan paseatzen edo oinezko ibilbideak egiten dituztenen jarduera fisikoa osatzeko.


Gimnasia-ekipo horiei esker, forma fisikoa mantentzeaz gain, minak eta lesio jakinak saihestu daitezke, baita mugikortasuna hobetu eta malgutasuna areagotu ere.


Udazken honetatik aurrera, Lanestosak beste erakargarritasun bat izango du mendi-ibiliak egitea gustuko dutenentzat eta kirola egiten duten bitartean hiribilduko inguru berdeaz gozatzen duten herritarrentzat.

 

 

Egoera

cabezera box

pinya

Turismo Activo

nor3 logo 200x142

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

606 808 018
606 700 207

Manuela Sainz de Rozas, 1

48895 (Lanestosa)

Teléfono: 94 680 61 16

Fax: 94 610 69 00

ENVIAR E-MAIL