Berriak

Jai-giroa izango da Lanestosan

Herriko jaiak, Elurretako Ama Birjinaren omenez, 2017ko abuztuaren 4tik 13ra ospatuko dira.

Lanestosako Udalak eta Jai Batzordeak Lanestosako Historiak Kultur Elkartearen eta Piñaburu Kultur Elkartearen laguntzarekin aurtengo jai-egitaraua osatu dute. Beste ekintzen artean, prozesio tradizionala eta buruhandien irteera nabarmendu behar dira, musikak eta dantzak girotuko dituztenak. 

Programak ekintza hauek ere barne hartuko ditu: Zumba Master Class, kalejirak, dantzaldiak, su-ikuskizunak eta beste hainbeste jarduera, goiz-goizetik hasita goizaldera arte.

Elurretako Ama Birjinaren Eguna inguruneko festarik ezagun eta alaienetako bat da. Irrika gehien pizten duen ekintzetako bat Arku Loretsuen dantza da, eszenatoki inprobisatu bihurtzen diren herriko txoko guztiak zeharkatzen dituena.  Gizonek, zuriz jantzita egiten dute dantza, gerrikoa soinean eta amak edo emaztegaiak oparitutako zapi koloretsua lepoan dutela. Dantzariek koloretako zeta-paperez apaindutako arkuekin egiten dute dantza, eta aurreraka eta atzeraka pausoak emanez txirikordak eratzen doaz.

Arku Loretsuen Dantzak omenaldia egiten dio haren zaindariari, Elurretako Ama Birjinari. Abuztuaren 5ean ospatzen da jai-eguna. Dantza tradizional bat da, eta dantzariek 2 edo 3 metro luzerako makilekin egindako arkuak erabiltzen dituzte. Dantzarien kopurua beti da bakoitia, eta bi ilaratan jartzen dira: esku batekin aurreko dantzariaren arkua eusten dute eta beste eskuarekin hurrengo dantzariarena.   Aurrean jarrita, talde-buruak mugimenduak zuzentzen ditu. Dantzari guztiak elkarri lotuta daude makilen bidez, eta dantza-pausoak egiten dituzte horiek askatu gabe, ilaratan jartzen direnean izan ezik.

Omenaldiari hasiera emateko, dantzariak ate nagusiaren aldamenean jartzen dira, Elurretako Ama Birjina ateratzeko zain. Gero, Lanestosako kaleak zeharkatzen dituzte. Bidetik, dantzariek txistuen soinuan dantza egiten dute. Kale guztietatik pasa eta gero, plazara iristen dira. Bertan, Elurretako Ama Birjinaren omenez aurreskua dantzatzen da eta bertaratuek salbea abesten dute. 

Arratsalde erdian, dantzari-talde batek txistulariekin herriko kaleak zeharkatzen ditu; etxez etxe geratzen da, dantza egin  eta “viva”-k emateko etxebizitza bakoitzeko bizilagunei.

Egoera

cabezera box

pinya

Turismo Activo

nor3 logo 200x142

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

606 808 018
606 700 207

Manuela Sainz de Rozas, 1

48895 (Lanestosa)

Teléfono: 94 680 61 16

Fax: 94 610 69 00

ENVIAR E-MAIL