Berriak

Lanestosak 730. Urteurrena ospatzen du

Lanestosako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera eta, “Historias de Lanestosa” eta “Piñaburu” elkarte Kulturalen laguntzari esker, ekitaldi desberdinak antolatzen hasi dira udalerria hiribildu bihurtu zela ospatzeko.


1287ko ekainak 6an, Lopez Diaz de Haro, Bizkaiko Jauna, Lanestosa herriari Hiribildu titulua eman zuen. Gaur egun, Enkarterriren parte da eta bere 730. Urteurrena ospatzeko Erdi Aroko Azoka antolatuko dute. Auzokideak garaiko jantziak eramango dituzte jaia ospatzeko. Hala ere, egun berean Kobenkoba berrirekiko da, bisita gidatuekin; Gainera, informazio puntu bat zabalduko da Lanestosan eta bertan, Enkarterriko produktuak salduko dira. Erdi Aroko Azokan 30 artisau zenbatuko dira, gutxigorabehera, haien artean: Txurrut, ogia, artisau- garagardoa, taloa… Egun osoan zehar kaleak musika zuzenean eta kale bizitasunarekin girotutak egongo dira: Kalejirak, baserriko erronka tradizionalak, haurrentzako tailerrak, su- ikuskizuna eta diskoteka.


Lanestosako Udalak autokarabanak apartzeko lekua dohain eskainiko du asteburu guztian zehar.
Kobenkoba gunearen berrirekitzea
Lanestosa Hiribilduko eguna aprobetxatuz, Kobenkoba ateak berriro zabaltzen ditu eta Azkonzulo xamana ezagutzeko aukera izango dugu. Une honetatik aurrera, Kobenkoba hurrengo ordutegia izango du: larunbatak, igandeak eta jaiegunetan zabalik egongo da.
 Erreserbak 675 7161 61 telefonoan edota posta elektronikoz: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Informazio turistikoko puntua + Produktu lokalen salmenta
Proiektua Lanestosako Udalak eta Enkarterriko Produktoreen ahaleginak elkartzen ditu. Ekainak 10ean forma hartuko duen proiektua da. Informazio turistikoko puntu honen garapenarekin, hiribildua bisitatzera joango diren pertsonak informazio mota desberdinak jasotzeko aukera izango dute; gehigarri batekin: Enkarterriko produktuak erosteko aukera izango dute.

Egoera

cabezera box

pinya

Turismo Activo

nor3 logo 200x142

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

606 808 018
606 700 207

Manuela Sainz de Rozas, 1

48895 (Lanestosa)

Teléfono: 94 680 61 16

Fax: 94 610 69 00

ENVIAR E-MAIL