Berriak

Lanestosako 2016ko mendiei eta haitzuloei buruzko IV. jardunaldiak

Udalak eta Piñaburu Kultur Elkarteak abian jarri dituzte aurten ere jardunaldi hauek, Lanestosa beste ikuspegi batetik ezagutzera emateko asmoz.

Lanestosako Udalak Piñaburu Kultur Elkartearekin batera Lanestosako mendiei eta haitzuloei buruzko IV. jardunaldiak antolatu ditu. Aste Santuan, udalerriak Enkarterriko udalerri txiki honetako barrunbe nagusiak ezagutu nahi dizuten pertsona guztien bisita jasoko du.

Jardunaldiak martxoaren 24an, ostegunean, hasiko dira, arratsaldeko 20:00etan, Amador Prietok eskainiko duen hitzaldi batekin. Prieto LIFE Red Natura 2000 proiektuan parte hartzen duen biologoa da eta aditua da tokiko flora kontserbatzean eta ezagutzean. “Armañon y Ordunte, joyas naturales de Europa” (Armañon eta Ordunte, Europako bitxi naturalak) izenburupean, Prietok paisaia natural horien balio handiaren berri emango du.

Martxoaren 25ean, ostiralean, goizeko 10:00etan, bisita gidatua egingo da Kobenkobara, CDD Trueba zentroko Ricardo Santamaríaren eskutik. Bisita horren bidez, haitzuloetan, hala nola Kobenkobakoan, antzina nola bizi ziren ezagutuko dugu, eta Paleolitikoko Interpretazio Zentroan eta gainerako barrunbean sartzeko aukera izango dugu.

Arratsaldean, 20:00etan, Jesús María Esteban geologoak eta “Harridunak” Mineralogia eta Paleontologiako Euskal Elkarteko buruak hitzaldi bat emango du: “Minerales de las laderas de Lanestosa” (Lanestosako hegaletako mineralak). Hitzaldiarekin batera, mineralen erakusketa bat ere egingo da, udalerritik hurbil ditugun mineral nagusiak zein diren ikusteko.

Jardunaldi hauen laugarren edizioak jarraitu egingo du martxoaren 26an, larunbatean, eta txango bat egingo da goizeko 10:00etan hainbat haitzulo eta meategitara: Clara, Severina, Txomin, Los Judíos eta Cuevalagua. Hiru ordu eta erdiko ibilbidea izango da gutxi gorabehera, eta beharrezkoa izango da mendiko jantziak eta oinetakoak eramatea, baita motxila, kopetakoa, janaria eta ura ere.

Arratsaldean, 20:00etan hitzaldi bat eskainiko da, izenburu hau duena: “Hay argumentos para catalogar al lobo como especie en peligro de extinción en Euskadi?” (Ba al dago arrazoirik otsoa galzorian dagoen espezie gisa sailkatzeko Euskadin?). Hitzaldi interesgarri horrek Enkarterrin puri-purian dagoen gaia landuko du Jorge Echegaray Euskadiko Otso Taldearen ordezkariaren eskutik.

Txangoez eta hitzaldiez gain, otsailaren 24an, arratsaldeko 19:00etan, Lanestosako haitzuloetan, erakusketa hau inauguratuko da: “Cuevas y algo más de profundis: mi mirada, tu lectura” (Haitzuloak eta zertxobait sakonago: nire begirada, zure irakurketa), Marga Izquierdoren eskutik.12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik honako egun hauetan: martxoaren 24, 25, 26 eta 27an.

Hitzaldi guztiak Lanestosako eskoletan egingo dira, eta leku horretatik bertatik abiatuko dira txangoak ere.

Aurten ere, Lanestosako Udalak eta Piñaburu elkarteak jardueren programa oso bat antolatu dute Lanestosa beste ikuspuntu batetik ezagutzera emateko, barnetik, hain zuzen. Jardunaldi horien bidez, Enkarterriko udalerri hau inguratzen duten barrunbeak eta paisaiak ezagutu ahal izango ditugu, eta beste ikuspuntu bat ezagutuko dugu.

Natura, historia eta espeleologia uztartuko dira, berriro ere, Lanestosako mendiei eta haitzuloei buruzko laugarren jardunaldietan.

Gaiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri Udalarekin harremanetan telefonoz (94 680 61 12 / 675 71 61 61) edo posta elektronikoz: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. .

 

Egoera

cabezera box

pinya

Turismo Activo

nor3 logo 200x142

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

606 808 018
606 700 207

Manuela Sainz de Rozas, 1

48895 (Lanestosa)

Teléfono: 94 680 61 16

Fax: 94 610 69 00

ENVIAR E-MAIL